top of page

Code irabazi-asmorik gabeko elkartea da. Hau informatika sarbidea zabaltzeaz arduratzen da eta helburu bezala du programazioa hezkuntzaren parte modura zabaltzea. Horregatik, plataforma hau umeek programazioarekin hasteko eta aurrera eramateko aukera ematen du, ikasleei informatikarekin ikasteko aukera emanez.

 

 

Hemen ikastaro ezberdinak aurkitzen dira, zailtasunaren arabera bananduak eta hauek doakoak dira.

 

Guk gelan, 4.kurtsoa egin behar izan dugu, 22 etapaz osatuta dagoena. Etapa bakoitza hainbat mailaz osatuta dago. Hasierako mailak nahiko errazak dira, eta programaren norakoak ezagutzeko balio du. Baina mailak eta etapak pasatzen diren einean zailtasuna handitzen doa. Maila batzuk lortzea oso zaila da eta frustrazio sartu zait hainbatetan, baina hauek lortzerakoan aurrera jarraitzea sortzen dit motibazioa.

Klikatu irudian

Baita ere, adin guztientzat zuzendutako kode orduak atala dago. Bertan gai ezberdinetako jokoak aurkitzen dira ikasle bakoitzak bere gustuko jolasa aukeratzeko.

 

Kasu honetan Frozen izeneko jolasa hautatu dut. Hau aurrekoa baino errazago eta denbora aldetik laburragoa da. Honegatik, ikasleek honekin hastea gomendatuko nuke beste jokoa motibazioarekin hartzeko.

 

Jolas bakoitza amaitzerakoan, ziurtagiri bat ematen dizute, hona hemen nira ziutagiriak:

4. MAILA

FROZEN

Nire kasuan, besteak baino gehiago kostatu zitzaidan barne antolaketa ondo lantzea, baina lana zela medio lortu izan nuen. Ariketa mota hauen bitartez, motibazioa bereziki lantzen da, egunerokotasunetik at baitago. Ariketa desberdinak dira eta gaitasun desberdinak beste era batean lantzen dira.

bottom of page