top of page

Minomoa, mapa kontzeptual bat egiteko balio du. Edozein gai hartu eta hau laburki azaltzeko. Hau, abantaila asko ekartzen ditu informatikako zein egunerokotasunerako kontzeptuak adierazteko adibidez, hau da, lanen bat egin behar enean, ikasterako momentuan, gaiak laburki erakusteko…

 

Gelan, banaka jarrita, bakoitzari gai bat eman digu irakasleak hauek laburki egiteko.

 

Modu honetan, ikasleek irakasleen azalpenak entzuten baino kontzeptu gehiago barneratzen dituzte haiek bilatzen dutelako informazioa eta garrantzitsua iruditzen zaiena mindomoan jartzen dutelako. Gainera, metodologia honekin gauza gehiago barneratzen dituzte modu entretenigarriago batean eta inoren laguntzarik gabe. Pertsonek ez dugulako ikasten jakintza entzunez, errepikatuz edo memorizatuz… Baizik eta jakintza eraikitzen dugunean.

 

20minutu horietan gure kontzentrazioa ezezagun genuen gai horri buruzko mapa kontzeptual bat egitean jarri genuen, gu izanda gure jakintzaren sortzaileak konturatu nintzen, arreta handiagoa jartzen dugula ezezaguna den gai baten inguruan informazioa bilatzen eta denbora baten menpe gaudenean lan gehiago egiten dugula. Baina egia esanda, klase osoa lan hori egiten zegoen, ez ginen mugikorraz ere preokupatu. Hortaz, etorkizunean irakaslea izango garen einean, gure ikasleen ikaskuntza esanguratsua lortu nahi badugu, horrelako baliabideak erabiltzea oso esanguratsua izan daiteke.

 

(Goian dagoen mindomoa niri tokatutako gaiari buruzkoa ikus daiteke)

 

 

 

Botoia sakatu mindomoaren web orrira joateko

Komunikaziorako

Komunikazio ikasgaian ere mindomo bat sortu behar izan dugu, teknologia berrien inguruan aurkezpen bat egiteko.

 

Mindomoa eskemak egiteko balio duenez, hau izan zen gure lana. Mindomo bat sortu arestian aipatutako gaiarekin bat zetorrena.  Bertan informazio garrantzitsuena agertzen zen, eta oso baliagarria izan zen bai guretzat (aurkezpenean esan beharrekoa gogoratzeko) eta baita gelakideentzat (Informazio garrantzitsuena begi-bistan edukitzeko).

 

Oso programa aproposa iruditu zait bia aurkezpenak egiteko zein landu beharreko edozein gai jorratzeko.

Nire kasuan, besteak baino gehiago kostatu zitzaidan barne antolaketa ondo lantzea, baina lana zela medio lortu izan nuen. Ariketa mota hauen bitartez, motibazioa bereziki lantzen da, egunerokotasunetik at baitago. Ariketa desberdinak dira eta gaitasun desberdinak beste era batean lantzen dira.

bottom of page