
Eiharne Pardo
Gaur, Make Worldarekin lanean ibili gara, mundu ezberdinak ikertzen eta haiekin jolasten. Gaurkoan, sotuak zeinden munuduetan jolasten egon gara baina aurrerago bakoitzak bere mundua sortu beharko du, eta hemendik ideiak ateratzeko balio zaigu.

Mundu ezberdinetan jolasten egon eta gero, honako hauek izan dira gehien gustatu zaizkidan munduak:
The human body

The human body oso aproposa da klase batean erabiltzeko. Bertan, gorputzeko atalak leku aproposean jarri behar dira patroi batzuk jarraituz (geziak).
Gorputz ataletako gaia ikasten daudenean, oso erabilgarri izango zaie ikasleei hau, eta gainera ikasteko modu apropos bat da. Gaur egun, umeek nahiago dute ordenagailu baten aurrean ikastea klaseko modu tradizionalak baino. Ikasten dauden bitartean, ondo pasatuko dute ere, eta konturatu gabe behar dutena ikasiko dute errez.
Plants: Pollination
Mundu honetan polinizazioaren prozesua azaltzen da, umeek jolas honen bitartez hau ikasi dezaten. Mundu honetan lortu beharreko baldintzak gainditzea erraz iruditu zait. Bertan lortu behar dena da erleak loreetara joatea sagarrak dauden tokietara, hauek sagar bihurtuz.
Mugimenduak sinplek dira, bakarrik gora beherakoak eta eskuinekoak.

Farmer

Mundu hau egokia iruditzen zait, gehien bat ikasle txikientzat. Gainera, animaliak agertzen direnez, haientzat erakargarria egiten zaie.
Honen helburua, animaliak elikatzea da. Horretarako, abeltzainak giltza hartu beharko du atea irekitzeko. Baina zailtasuna badu, bizirik mantendu behar dela otsoa sahiestuz.
Nire mundua
Mundu berri bat sortzea izan zen gure hurrengo erronka. Baina hau oso zaila egin zitzadan hasieran, ez nuelako ezer ulertzen. Baina pixka bat kuxkuxeatu ondoren, erraz egin zitzaidan bat sortzea eta nahi izan ditudan helburuak lortu ditut
Lehenengo tablero huts bat agertzen da eta bertan nahi ditugun dimentsioak jarri ditzakegu. Ondoren, nahi ditugun pertsonaiak gehituko dira animaliak, formak, pertsonak objektuak edo grafia. Baita ere hondoa margotu daiteke. Guztia muntatu eta gero, jokoaren helburua jarriko da eta pertsonaiek egin beharreko ekintzak antolatuko dira.
Hau egin ondoren ez dut hain zaila ikusi mundu bat egitea, eta umeentzat haien adimena garatzeko aproposa ikusten dute.