
Eiharne Pardo
GEOMETRIA

Gaurko egunean, 2016ko otsailaren 8an, egindako Scratch klasea, Lehen Hezkuntzakoentzat bideratua egongo balitz bezala izan da.
Lehenengo, klasearekin hasteko, haurrei programa erabiltzen erakutsi beharko zaie bertako aukerak ikusteko. Hau erakutsi ostean, aurrera egiteko prest egongo dira.
Hasieran esango zaie karratu bat egiteko, eta onekin batera haien adimena gehiago garatuko da. Hau lortu ondoren, zailtasun gehiago jarriko zaie. Ondorioaz, pentagono, hexagono... forma geometriko ezberdinak egiteko. Honekin batera, jolastu egingo dute angeluekin eta angeluak ikasteko modu dibertigarri bat erakutsiko zaie. Zelan erabiltze den programa jakiterakoan, haien grina piztuko da zailtasunezko gauzak egiteko, motibazioz. Honela haurra modu natural batean ikasiko du aldagai bat eta konstante bat zer den intuitiboki.
Niri hasieran ez zait bat ere erakargarria iruditu klasea esan duenean karratu bat marraztu behar dugula Scratcharekin eta ikusi dudanean ez zaidala atera. Baina behin praktika gehiago hartuta eta kuskuxeatzen ibili ondoren, karratua egitea lortu dut. Hau lortzerakoan, hain handia izan da poza, forma geometriko gehiago egitera ausartu nahiz.