top of page

Makey Makey nora erabiltzen den ikusi eta inbestigatu ondoren, taldeka bi proiektu egin genituen. Horretarako erabiliko genituen materialak, zer burutuko genuen, zein helbururekin… pentsatzen jarri ginen. Hau, hezkuntzara bideratutako proiektu originala izan behar zen.

 

Proiektua aukeratzeko hainbat froga egin genituen, eta frogaturiko hurrengo bi proiektuekin gelditu ginen:

1. Proiektua

Zer egin nahi genuen?

Gereziak erabiliz musika instrumento bat sortzea zen gure ideia.  Euskarri bezala, plastilinarekin bi zutabe egin nahi genituen eta soka batez lotu. Soka horretatik gereziak egongo lirateke zintzilik, horietako bakoitza jotzean nota bat entzungo zelarik. Gereziak azenario batekin jotzea erabaki genuen. Baina denborak aurrera egitean ideia pixka bat aldatu behar izan genuen, abenduan gaudenez ez da gerezien garaia. Hortaz, gominolazko gereziak erabiltzea erabaki genuen. Bi zutabeen ideia ere aldatu behar izan genuen, eta horren ordez, pertsa bat erabiltzea pentsatu genuen, originaltasun puntu bat emateko. Instrumentu hori jotzeko azenario bat erabiltzea erabaki genuen.

 

Baliabideak

  • Azenario bat

  • Gominolazko gereziak

  • “Pertxa”  bat

Ezarritako ebaluazio irizpideak

 

  •  Proiektua originala izatea

  •  Gure sormena garatzea

  •  Jendearen atentzioa erakartzea

  • Aurreikusi bezala ateratzea

  • Talde lan eraginkorra gauzatzea

2. Proiektua

Zer egin nahi genuen?

Kanta baten bertsioa (Aldapeko sagarra) egin “canon” moduan. Horretarako, gure ahotsen audioak grabatu genituen.  Proiektu honetan, roskila bat, lata bat eta ur edalontzi bat erabili nahi genituen. Roskilla sakatzean, 1. ahotsa hasiko da, ondoren ura ikutu eta 2. ahotsa sartuko da eta azkenik lata mugitu eta kasu honetan maraka soinua hasiko da.

 

Baliabideak

  • Erroskila bat  (donuts antzekoa bat)

  • Ur edalontzi bat

  • Guk diseinatutako maraka: lata baten barruan fideoak sartuz.

 

Ezarritako ebaluazio irizpideak

  • Proiektuaren originaltasuna

  • Gure sormena garatzea

  •  Jendearen atentzioa erakartzea

  •  Aurreikusi bezala ateratzea

  • Talde lan eraginkorra gauzatzea

LORTUTAKO EMAITZAK

31.B-ko ikasle guztiok Magisteritzako pasabideetan kokatu ginen eta bertatik pasatzen zen edonork ikusteko moduan jarri genituen gure proiektuak. Hau, egindako lanak beste modu batera aurkezteko balio du, eta ez beti bezalakoa gelan eta bakarrik gelakideen hartean.

 

Gure lehenengo proiektua oso ondo atera zen eta jendeari asko gustatu zitzaion. Gominolazko gereziak izateak originaltasun handia eman zion proiektuari, eta horrek erakarri zuen jendea. 

 

Lehenengo proiektua ebaluatzeko jarritako ebaluazio irizpideei dagokienez, aurreikusitako guztia gainditu ditugula uste dugu, izan ere, proiektua originala zen, pentsatu bezala atera zitzaigun, jendea erakarri zuen eta gure sormena lantzeko bidea izan zen. Hortaz, gure instrumentuak arrakasta izan zuen!

 

Bigarren proiektua ordea ez zen hain ondo atera. Proiektua egiteko aukeratu genituen materialek ez zuten konexio ona egiten makey-makeyaren kableekin. Hortaz, zailtasunak izan genituen prestatu genuen “canona” aurrera eramateko. Gainera, ez genituen bozgorailuak lortu, eta soinua oso baxu entzuten zen. Honen guztiaren ondorioz, lehenengo proiektua berriz ere montatzea erabaki genuen, bertatik pasatzen zen jendeak ikusten eta probatzen jarraitu zezan.

 

Esperientzia oso ona iruditu zait, eta horrelako gauzak egiteko gain izango nintzela ez nuen uste hasiera batean, berez, ezinezkoa ikusten nuen. Baina gauzei denbora eskainiz eta ataldean lan eginez eta besteen laguntzarekin ikusten da nola posible izan den.

Nire kasuan, besteak baino gehiago kostatu zitzaidan barne antolaketa ondo lantzea, baina lana zela medio lortu izan nuen. Ariketa mota hauen bitartez, motibazioa bereziki lantzen da, egunerokotasunetik at baitago. Ariketa desberdinak dira eta gaitasun desberdinak beste era batean lantzen dira.

bottom of page